Gizartea -

Bizkaia

Itsasmendiren txakolin mota bat, 2024ko ardo zuririk onena

Itsamendi Artizar txakolinarekin, Bizkaiko upeltegiak Urrezko Bacchus Handia lortu du nazioarteko lehiaketa batean, eta 2024ko ardo zuri onena ere aukeratu dute.

Artizar txakolina. Argazkia: Itsasmendi upeltegia
Artizar txakolina
Artizar txakolina. Argazkia: Itsasmendi upeltegia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsamendi Artizar txakolinarekin, Itsasmendi upeltegiak Urrezko Bacchus Handia eskuratu du, Madrilen egindako nazioarteko lehiaketa bateko sari nagusia. Gainera, 2024ko ardo zuri onena ere aukeratu dute.

Dastatzaileen Espainiako Batasunak antolatutako lehiaketa horretan beste 73 ardo saritu dira -horietatik 52 espainiarrak-, 18 herrialdetako 1.900 ardo baino gehiagoren artean.

Itsasmendi upeltegiak bere lehen Urrezko Bacchusa lortu zuen 2010ean eta, ordutik, 12 Zilarrezko Bacchus, bost Urrezko Bacchus eta bi Urrezko Bacchus Handi bildu ditu.

Upeltegiaren arabera, sari honekin "Bizkaiko txakolinak nazioarteko aintzatespena lortu du berriro ere", "ardo zuri handien artean leku pribilegiatua" lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txakolina