Gizartea -

Sexu-abusuak elizan

Elizak Gobernuari erantzun dio ez duela onartzen "biktima gehienak diskriminatzen dituen" plan bat

Espainiako Gobernuak astearte honetan aurkeztu ditu sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko planaren xehetasunak.

Luis Argüello, Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidentea. Argazkia: EFE
Luis Argüello, Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidentea. Argazkia: EFE
Luis Argüello, Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elizaren abusuen biktimei kalte-ordainak ematea aurreikusten duen Gobernuaren planaren harira, bere desadostasuna agertu du astearte honetan Espainiako Gotzainen Biltzarrak, esanez Elizak ezin duela onartu "sexu-abusuen biktima gehienak diskriminatzen dituen plan bat".

Felix Bolaños Presidentziako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak astearte honetan azaldu ditu Elizaren abusuen biktimei kalte-ordainak ematea aurreikusten duen kalteordainen-planaren xehetasunak.

"Aurkeztutako testua Eliza osoaren kondena-epaiketa batetik abiatzen da, inolako berme juridikorik gabe egindakoa, Estatuaren seinalamendu publiko eta diskriminatzailea", salatu du Biltzarrak ohar batean.

Handik gutxira, X sare-sozialean argitaratutako mezu batean, Biltzarreko presidente Luis Argüellok bere desadostasuna berretsi du: "Elizak ez du nahi Estatuak bere ardura ekonomiko, moral eta izpirituala betetzea abusuen biktimekin, ezta bere eskumenekoa ez den ezer erregulatzea ere. Gobernuak legalitatearen eta unibertsalitatearen errespetutik arautu behar ditu gauzak, eta bertan egingo dugu elkar".

Gobernuaren plana Eliza katolikoan oinarritzen dela salatu dute gotzainek, eta, ondorioz, arazoaren zati bati erreparatzen diola: "Erdibideko analisi bat da, eta gizarte-arazo handi bat ezkutatzen du".

Beraz, Gotzainen Biltzarrak ohartarazi du ezin direla proposatu Arartekoaren txostenari jarraituz 10 biktimatik 9 kanpoan utziko lituzketen kalteordainen-neurriak (elizaren eremutik kanpo gertatu direnak).

Gotzainek kritikatu dute erregulazio horrek zalantzan jartzen duela oinarrizko eskubideei eragiten dien prozesu orok izan behar duen berdintasun- eta unibertsaltasun-printzipioa, eta nabarmendu dute Eliza "aurretik" doala biktimen harreran, prebentziorako prestakuntzan eta erreparazioan.

Gainera, adierazi dute Biltzarrak aurreratu ziola Bolaños ministroari plan horri buruzko balorazio kritikoa, Eliza katolikoari bakarrik erreparatu baitzion, eta adierazi zion prest zegoela bere erantzukizunaren eta eskumenaren eremuetan laguntzeko, baina betiere arazoari osotasunean heltzen dion neurrian.

Aurkeztutako planari dagokionez, Biltzarrak biktima guztiei dagozkien neurriak baloratu ditu. "Alde horretatik, Elizak ere lan egiten du, gaitz hori jasan duten eta pairatzen duten guztiak hartzeko eman dezakeen esperientziarekin".

Komunikatuan, Elizak sexu-abusuen biktima guztiei harrera egiten jarraitzeko konpromisoari eusten dio, biktima horiei laguntzeko eta ordaina emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa