Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

47 urteko gasteiztar bat atxilotu dute Errioxan, kobre kableen lapurreta egotzita

Egindako miaketa ezberdinetan, Guardia Zibileko agenteek "ehunka metro kobre kable" atzeman dituzte, "saltzeko prest".

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko gizonezko gasteiztar bat atxilotu du Guardia Zibilak Errioxan, kobre kableen lapurreta egotzita. Zabaldutako informazioaren arabera, gutxienez 111 kilo kable lapurtzea eta industria-nabe batean 150.000 euroko kalteak eragitea leporatzen dizkiote.

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, joan den urtarrilean abiatu zuten ikerketa. Antza, lapurtutako kablea Errioxan, Nafarroan eta Araban saltzen zuen, birziklatze-zentroetan.

Egindako miaketa ezberdinetan, Guardia Zibileko agenteek "ehunka metro kobre kable" atzeman dituztela jakinarazi duten ikerketa arduradunek.

Atxilotutako gizonezkoa epailearen aurrera eraman dute, eta deklarazioa hartu ostean, kargupean aske utzi dute. Lapurretak egiteko erabiltzen zuen ibilgailua konfiskatzea ere agindu du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Araba Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lapurretak albisteak Errioxa