Gizartea -

GIPUZKOAKO AUZITEGIA

Adin txikiko mutil bati Ordizian 2023an egindako sexu-erasoa onartu egin du erasotzaileak epaiketan

Sexu-erasoa bakarrik ez, adingabeen aurkako sexu-ziberjazarpena eta material pornografikoa zabaltzea ere leporatu dizkio epaileak. Orotara, hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko ekainean Ordizian 14 urteko mutil bati egindako sexu-erasoa onartu egin du erasotzaileak, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian egindako epaiketan. Ondorioz, hiru urteko espetxe-zigorra ezarri dio epaileak, hiru delitu egotzita: adingabeen kontrako sexu-erasoa, sexu-ziberjazarpena eta eduki pornografikoa duen materiala zabaltzea adin txikikoen artean.

Horrez gain, biktimarekiko urruntze agindua ere ezarri diote, eta kartzelatik ateratzen denean, beste sei urtez zaintzapeko askatasuna izango du. Biktimari 5.000 euroko kalteordaina ere eman beharko dio. Auzipetuak onartu egin du ezarri zaion zigorra. 

Hasieran, Fiskaltzak bederatzi urteko espetxea eskatu zuen gizonezkoarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Ordizia Albisteak Sexu erasoak Umeak albisteak gaur