Gizartea -
GIPUZKOA
Adingabe batek salatu du sexu erasoa egin diotela Donostiako Bidebieta kiroldegian
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko. Biktima adin txikikoa denez, ez du bestelako informaziorik eman.
EITB Media
Mutiko adingabe batek salaketa aurkeztu du Ertzaintzan atzo iluntzean sexu erasoa egin ziola gizonezko batek, Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Erasoa Donostiako Bidebieta kiroldegian, izen bereko auzoan, jazo zen, 20:00ak aldera.
Iturrion arabera, adingabearen legezko tutoreek aurkeztu zuten atzo iluntzean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko. Bien bitartean, zehaztu du ez duela bestelako informaziorik emango, biktima adin txikikoa baita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea