Gizartea -

GIPUZKOA

Bi gizon atxilotu dituzte Donostian beste baten hilketarekin zerikusia dutelakoan

54 eta 53 urte bi gizonezko dira atxilo hartutakoak. Bart atxiki dituzte biak, Donostiako etxebizitza batean beste bat hilotz topatu ostean. Hilotzak "indarkeria zantzu nabarmenak" ditu.

Gertakaria Donostiako Miketeles Pasealekuko etxebizitza batena jazo da. EFE
Gertakaria Donostiako Miketeles Pasealekuko etxebizitza batena jazo da.
Bi gizon atxilotu dituzte Donostiako etxebizitza batean beste bat hiltzea egotzita

0:34

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu bart Donostian beste baten hilketan nahasita egon daitezkeelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

54 eta 53 urteko bi gizonezko dira atxilo hartutakoak, biak etxebizitza batean hirugarren gizon baten gorpua topatu ostean atxiki dituzte. Hilotzak "indarkeria zantzu nabarmenak" ditu. 

Oharraren arabera, Ertzaintzaren agenteak 00:30ean bertaratu dira Donostiako etxebizitza horretara (Mikeletes Pasealekuko 8.a), istiluren bat izan dela jakin eta gero. Gizon bat topatu dute lurrean, hainbat lesiorekin eta, itxuraz, hilda. 

Bertaratutako osasun zerbitzuetako medikuak baieztatu du gizonaren heriotza. Ertzaintzak etxebizitzan zeuden beste bi lagunak atxilotu ditu, hilketa delitua egotzita. 

Atxilotutakoak ertzain-etxera eraman dituzte. Ertzaintzak ikerketa abiatu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak albisteak