Gizartea -
Guadalajara
Indarkeria zantzuekin hilotz topatu dituzte familia bereko hiru kide Guadalajaran, su hartutako etxe batean
Goizaldean piztutako sutea itzali ondoren, suhiltzaileak etxebizitza barrura sartu ahal izan dira, 52 urteko senar-emazteen eta horien 22 urteko alabaren gorpuak aurkitu dituzte bertan. Hainbat ikerketa-ildo ireki dituzte.
Agentziak | EITB Media
52 urteko senar-emazte batzuk eta horien 22 urteko alaba hilda agertu dira Chiloechesen (Guadalajara) su hartu duen etxebizitza batean. Gorpuek indarkeria zantzuak dituzte.
Sutea Medina Azahara urbanizazioko etxebizitza batean piztu da, Azuqueca de Henares parkeko suhiltzaileak bertaratu dira, eta 05:10erako itzali dute sua, Larrialdi Zerbitzuak jakitera eman duenez.
Sua itzalitakoan, suhiltzaileak etxebizitza barrura sartu dira, eta bi emakumeren eta gizon baten gorpuak aurkitu dituzte. Indarkeria zantzuak zituzten, Espainiako Gobernuaren Gaztela-Mantxako Ordezkaritzako, Espainiako Gobernuaren Guadalajarako Ordezkariordetzako eta Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez.
Guardia Zibileko agenteak, anbulantziak eta larrialdietako mediku bat bertaratu dira, eta hiru pertsona horien heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.
Hainbat ikerketa-ildo ireki dituzte zer gertatu den argitzeko, baina ez dute inolako daturik eman, sumarioa sekretupean ezarri dutelako.
Udalak bi dolu egun deitu ditu herrian.