Gizartea -

DONOSTIA

Goiak donostiarrei eskatu die "barneratzeko" zergatik ez dagoen Aste Nagusirik

Goiak prentsaurreko batean gogorazi du, transmititu nahi duen mezua "arduratsua izatearena da, uste dut aspertzen ari garela hau esateaz, baina esan beharrekoa da".

Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia. EiTB.
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia. EiTB.
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Argazkia. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Goia Donostiako alkateak dei egin die donostiarrei "denek barnera dezaten" zergatik ez den aurten Aste Nagusia ospatuko, eta "arduraz eta erantzukizunez" joka dezaten, "orain arte bezala".

Goiak prentsaurreko batean gogorarazi du, transmititu nahi duen mezua "arduratsua izatearena da, uste dut aspertzen ari garela hau esateaz, baina esan beharrekoa da. Aurten ez da tokatzen, ez dago festarik eta denok dakigu zergatia. Uda ezberdina izaten ari da, horrela egokitu zaigu, eta pasatuko da". Aldi berean, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri emateko aprobetxatu du prentsaurrekoa.

Bestalde, ez duela “oso ondo” ulertzen Donostiako Piraten kritika adierazi du. Piratek adierazi dutenez, ez da haiekin hitz egin COVID-19ren ondorioz jaia bertan behera uzteko erabakiak hartzeko.

Goiak adierazi duenez, ordea, "Donostia Kulturak harreman estua izan du egoera normalean festen sustatzaile izan ohi diren elkarte edo ekimenekin”. Gainera, "egungo murrizketen barruan zenbait gauza egin ahal izateko elkarlan ildo bat zabaldu" dela gogorarazi du.

"Ez dut polemika antzuetan sartu nahi, baina ezin dut adierazi gabe utzi batzuetan ikusten dudala jarrera jakin batzuetan bultzada politikoa dagoela, agerikoa baino gehiago dela uste baitut", azpimarratu du.

Gaineratu du, aldi berean, EH Bilduri erreferentzia eginez, "oso bitxia" dela beste alderdi batzuek gobernatutako udalerrietan Donostiako Udalak, "jaiekiko hartu dituen neurriak baino murrizketa gogorragoak ezarri direla ", eta harrigarria bada ere, inork ez duela ezer esaten ".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Aste Nagusia bideoak Donostia albisteak Gipuzkoa Eneko Goia bideoak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa