Ekonomia -

LAN GATAZKA

Ertzaintzako sindikatu nagusiak Segurtasun Sailarekin bilduko dira, azken proposamena mahai gainean dutela

Ertzaintzaren Negoziazio Mahaiaren bileran, Segurtasun Sailak lan baldintzak hobetzeko egindako 37 neurriko proposamena aztertuko dute, besteak beste. Hala ere, sindikatuek baztertu egin dute Eusko Jaurlaritzaren proposamena, berritasunik ez duela iritzita.

Bi ertzain Donostian. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Bi ertzain Donostian. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Bi ertzain Donostian. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Negoziazio Mahaia bilduko da 09:30etik aurrera Erandioko egoitzan, ErNE, ESAN, Euspel eta SiPE sindikatuetako eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkariak bertan direla.

Besteak beste, Segurtasun Sailak ertzainen lan baldintzak hobetzeko mahai gainean jarritako 37 neurriko proposamena aztertuko dute bertan. Josu Erkoreka sailburuaren arabera, neurri horiek 18 milioi euroko kostua dute. Segurtasun Sailaren proposamenen artean, nabarmentzekoak dira gaueko txandako, asteburuetako eta jaiegunetako osagarria % 10 handitzea, eta egun libreetan lan egindako aparteko orduengatik % 20 gehiago ordaintzea, besteak beste.

Bestalde, ErNE, ESAN, Euspel eta SiPE sindikatuek 'Ertzainak indarbidez' mugimendu asindikalarekin adostutako eskakizunak eramango dituzte gaurko bilerara, besteak beste, akordio arautzailea berritzea eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko.

Hala ere, Ertzaintzaren sindikatuek baztertu egin dute Eusko Jaurlaritzaren proposamena, berritasunik ez duela iritzita. Are gehiago, horien ustez, ez da nahikoa soldata osagarriak eta kalte-ordainak igotzeko egindako proposamena, eta soldata igoera orokor bat eskatuko dute.

Gaurko hitzorduaren atarian, Ertzaintzako sindikatu nagusiak eta 'Ertzainak indarbidez' kolektiboko kideak elkarrekin mobilizatu dira bezperan Eusko Legebiltzarraren atarian.

Ertzainek protesta egin dute berriro Legebiltzarraren aurrean, eta tranbiaren zirkulazioa eten dute
Ertzainek protesta egin dute berriro Legebiltzarraren aurrean, eta tranbiaren zirkulazioa eten dute
Ertzainek protesta egin dute berriro Legebiltzarraren aurrean, eta tranbiaren zirkulazioa eten dute

0:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Lan gatazkak gaur