cerrar buscador

albisteak

- Erreginaren Kopako finala

Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

EITB MEDIA

09:30 aldera atera dira Gipuzkoako hiriburutik, hainbat autobusetan, 19:00etan Bartzelonaren aurka Zaragozan izango den Erreginaren Kopako finalaz gozatzeko asmoz.

Gizartea

ERREGINAREN KOPA

  • Realaren aldeko tifoa Zubietan. Argazkia: EITB

    Realaren aldeko tifoa Zubietan. Argazkia: EITB

Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

EITB MEDIA

Donostia prest dago Realeko jolakariei babesa emateko. Hiria apaindu eta egokitu dute larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka, 19:00etan, eta milaka zale joango direla espero da. 

EITB TALDEA

Pausoz pauso, bidea egiten

0:23

Realaren Kopa finalaren emozio guztia, EITBn: Partida zuzenean, programazio berezia eta festa Saguesen

EITB MEDIA

ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. Kiroletako albistegiak Zaragozan izango dira, eta ETB2n "Especial Koparen Bila Zaragoza" egingo da, zuzenean. EITBk bat egingo du Donostiako jaiarekin, Saguesen.

Mundua

Atentatua

  • Talibanak Afganistanen. Argazkia: EFE

    Talibanak Afganistanen. Argazkia: EFE

Diplomazialari espainiarrak joango dira Afganistanera hiru gorpuak eta zauritutako emakumea jasotzera

agentziak | eitb media

Zauritua "egoera kritikoan baina kontziente" dago. Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak ez du eperik zehaztu nahi izan.

albisteak

- Italia

Aita santuak palestinar bat eta israeldar bat besarkatu ditu bakearen aldeko ekitaldi batean, Veronan

EITB MEDIA

Aurretik, Aziz Sarah palestinarrak (Israelgo Armadak haren anaia hil zuen) eta Maoz Inon israeldarrak (Hamasek gurasoak erahil zituen) haren testigantza kontatu dute, eta azkenean besarkatu dira.

Mundua

Alemania

  • Municheko aireportua. Artxiboko irudia.

    Municheko aireportua. Artxiboko irudia.

Klimaren aldeko aktibista talde batek Municheko aireportua geldiaraztea lortu du tarte batez

EITB Media

Sei lagunek pistetara sartzea lortu dute eta errodaje-kaleetan aurrera egitea eragotzi diete. "Azken Belaunaldia" taldeak iragarria zuen berotze globalaren aurka halako protestak egiteko asmoa. Ekintza Mendekoste zubiaren hasiera eguna dute gaur Alemanian, bidaiari askoko garaia Aireportuan.

Madrilen

Argentinako lesbizidio hirukoitza salatu du Femenek Milei presidentearen bisitan

EITB MEDIA

Hiru emakume lesbianen feminizidioak agerian utzi du Mileik sustatzen dituen gorroto hitzaldien eragina. Argentinako presidentea Espainian da egunotan, eta Santiago Abascal Voxeko buruarekin batzartuko da gaur.

albisteak

- ULIAZPIKO SENTENTZIA

0:32

Gipuzkoako Foru Aldundiak desadostasuna adierazi du Uliazpiko ebazpenarekin

EITB MEDIA

Gipuzkoako Foru Aldundiak "desadostasun irmoa" adierazi du, Auzitegi Gorenak Uliazpik aurkeztutako errekurtsoa ez izapidetzea erabaki duelako.

Gizartea

Nafarroa

  • Euskararen aldeko manifestazioa Iruñean

    Euskararen aldeko manifestazioa Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Nafar herritarren % 26,7k dute euskararen ezagueraren bat, eta % 15,1ek hitz egiten dute

EITB MEDIA

Euskaraz berba egiten dutenen portzentajea % 25etik gorakoa da 24 urtetik beherakoen kasuan. Adinak aurrera egin ahala, behera egiten du euskal hiztunen kopuruak. 65 urtetik gorakoetan, adibidez, % 8,3k hitz egiten dute.

Politika

Nafarroa

  • Maria Chivite eta Unai Hualde

    Maria Chivite eta Unai Hualde. Artxiboko irudia: EFE

Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak desinformazioari aurre egiteko neurriak ezarriko dituzte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Parlamentuak badu dagoeneko horren gaineko proposamen bat. Jarrera-arauak eta zigorrak jasotzen ditu horrek. Foru Gobernuak bestalde, ez du baztertzen zenbait agentziak eta erakundek dituzten ereduetara jotzea, ildo horretan aurrerapausoak emateko.

Politika

'Altsasu Auziaren memoria'

  • 'Altsasu Auziaren memoria' lanaren aurkezpena. Irudia: EITB

    'Altsasu Auziaren memoria' lanaren aurkezpena. Irudia: EITB

Altsasu auziari buruzko liburua eta webgunea aurkeztu dituzte, gertatutakoa ez ahazteko

Agentziak | EITB Media

Bultzatzaileek gogorarazi dute Altsasu auziak hainbat irakaspen utzi dizkiela, hala nola "ez dela bertsio ofizialarekin fidatu behar" eta "Estatuaren eraberrikuntza demokratikoa beharrezkoa" dela.

Politika

Katalunia

  • Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE

    Oriol Junqueras ERCko presidentea. Argazkia: EFE

Inbestiduran izango duen jarrera finkatzeko militanteei galdetuko die ERCk

Agentziak | EITB Media

Marta Rovira ERCko idazkari nagusia arduratuko da negoziazioak koordinatzeaz, baina militantzia izango da alderdiaren jarrera erabakiko duena.

Gizartea

Nafarroa

Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran patinetean zihoala agenteei eraso eta heriotza mehatxuak egiteagatik

agentziak | eitb media

Oinezkoentzako bide batetik zihoalako agenteek gelditzeko esan ostean egin die eraso.

Gizartea

Trafiko-istripua

  • Istripuaren lekua. EITB Media

    Istripuaren lekua. EITB Media

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

EITB Media

Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.

Gizartea

Eguraldia

  • Ekaitza Donostian

    Ekaitza Donostian. Argazkia: EFE

Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

EITB MEDIA

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da, eta zaparrada handiak bota ditzake.

Gizartea

SEKTAK EAE-N

  • Eitb Media

    Eitb Media

150 sekta daude Euskadin, eta horietatik 50 elkarte gisa legez erregistratuta daude

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Sekten jarduerari buruzko lege-esparru zehatzik ez dagoela gogoratu du Segurtasun Sailak, eta horreagatik, Ertzaintzak ordenamendu juridikoan jasota dauden delituen aurrean jarduten du bakarrik, hala nola, sexu-erasoak, lesioak edo mehatxuak.

Teknologia

SARE SOZIALAK

  • Sare sozialaren logoa

    Sare sozialaren logoa. Argazkia: X.com.

Twitterrek, Elon Musken sareak, X.com domeinura migratu du erabat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Joan den uztailean Twitterreko logoa X-era aldatu bazen ere, Twitter.com izaten jarraitu du gaur arte.

Musika

Abuztuak 1-30

  • Kursaaleko zikloa Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak abiatuko du. Argazkia: Johann Sebastian Hänel.

    Kursaaleko zikloa Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoak abiatuko du. Argazkia: Johann Sebastian Hänel.