Reala
AGENTZIAK | EITB Media
Erlazionatutako edukiak:
Finala larunbatean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Romareda zelaian. Bartzelona faborito argia izan arren, txuri-urdinak Ligako denboraldi gorabeheratsuari buelta ematen saiatuko dira.
Nerea Eizagirre: ''Amesten eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula''
Realak eta Bartzelonak bihar, hilak 18, jokatuko dute Erregina Koparen 42. edizioko finala, 19:00etatik aurrera, La Romareda futbol-zelaian. "Amesten eta sinisten dugu titulu hori irabazteko aukerak ditugula", adierazi du, besteak beste, Realeko kapitainak finalaren atarikoan.
Realak lansaioa egin du Romaredan, Kopako finalaren bezperan
EITB MEDIA
Txuri-urdinek entrenamendua egin dute Romaredan, Bartzelonaren aurka Erregina Kopako finala jokatu bezperan. Reala prest da titulua lortzeko lehiarako.
Aperribay: ''Romaredak oroitzapen onak ekartzen dizkit''
EITB MEDIA
Jokin Aperribay Realeko presidenteak komunikabideekin hitz egin du talde txuri-urdina Zaragozarantz abiatu aurretik. Realak Erregina Kopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka maiatzaren 18an.
NAXARI ALTUNA | EITB MEDIA
IRene Paredes Bartzelonako jokalariak Erregina Kopako finala jokatuko du Realaren kontra. Legazpiarra bere talde ohiaren aurka ariko da. Gipuzkoarra da, eta txuri-urdinen aurkako finala berezia izango da berarentzat.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 13:10 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa |
18 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala |
18 | 18:30 - 21:45 | ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad |
Alaves
Italiako Giroa 2024
EITB Media
Txirrindulari italiarra erraz gailendu da Centoko helmugan, eta tropeleko gizonik azkarrena bera dela argi utzi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
Erlazionatutako edukiak:
KOPAKO FINALA - REALA
Reala
EITB MEDIA
Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.
kirolak
Alvaro Odriozola: ''Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz''
Realak Valentzia menderatu du (1-0) Reale Arenan eta, horrenbestez, ziurtatu egin du datorren denboraldian Europako txapelketaren bat jokatuko duela, bosgarren aldiz jarraian. "Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz", adierazi du Alvaro Odriozolak partida amaitu ondoren.
Pilota
EITB MEDIA
Ezkurrak eta Azpirozek Aldabe eta Juanenea hartu dituzte mendean, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta lau puntu batu dituzte; zazpi dituztela, Sagardoaren Txapelketako lider berriak dira. Ansak eta Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea, 15-7, 14-15 eta 8-1.
Ansa eta Zubiri: ''Hiru puntu irabazi ditugu... eta bat galdu''
EITB MEDIA
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea mendean hartuta, sei puntu dituzte "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan. Hirugarren jardunaldian, hiru jokotan lortu dute garaipena (15-7, 14-15 eta 8-1).
Ezkurra eta Azpiroz: ''Garaipenarengatik, pozik; jokoarengatik, ez''
EITB MEDIA
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta sailkapenean, "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan, lider jarri dira, zazpi puntu dituztela.
Osasuna
EITB MEDIA
Osasunak ez du baliatu Sadarren eskuratu zuen gol bateko abantaila, eta porrot egin du Espanyolen kontra Lehen Mailara igotzeko finalaren bueltako partidan.
Erlazionatutako edukiak:
Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak
EITB MEDIA
Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira. Finalerako txartela jokoan egonda, ez da argi geratu nor den faboritoa.
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, "Motibazioak bere horretan dirau" izeneko atalean.
Beste kirolak
Gaur Egun Kirolak
Aste barruko eta asteburuetako kirol informazio guztia.
Gaur Egun Kirolak
Aste barruko eta asteburuetako kirol informazio guztia.
EITB TALDEA
EITB MEDIA
ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute maiatzaren 18ko norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. EITBk bat egingo du Donostian egingo den jai handiarekin: "Irabazi Arte", "Go!azen", MAKUSI, Gaztearen DJa eta pantaila erraldoia jarriko ditu.
Erlazionatutako edukiak:
Emaitzak
jardunaldia 37
Alaves | LR21:00 | Getafe | |
Athletic | IG19:00 | Sevilla | |
At. Madril | IG19:00 | Osasuna | |
Bartzelona | IG19:00 | Rayo Vall. | |
Betis | IG19:00 | R. Sociedad | |
Cadiz | IG19:00 | Las Palmas | |
Mallorca | IG19:00 | Almeria | |
Granada | IG19:00 | Celta | |
Valentzia | IG19:00 | Girona | |
Vila-real | IG19:00 | R. Madril |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa