Itxi

Faktoria

Presoen Euskara Irakasleak

Arkaitz Zarraga (Irakaslea):"Helburua bete dugu; euskara klaseak kartzelan orain HABEk antolatuko ditu"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Duela sei zazpi urte hasi zen euskara irakasle talde boluntario bat euskal presoak zeuden kartzeletan klaseak ematen, eta aurten utziko diote modu horretan jarduteari; izan ere, Eusko Jaurlaritzak, HABEk eta espetxe administrazioak hartu dute euskara klaseak emateko ardura.

  • Arkaitz Zarraga, Aitziber Balanzategi eta Egoitz Coto

    Arkaitz Zarraga, Aitziber Balanzategi eta Egoitz Coto

    30:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espetxeetan euskara klaseak ematen hasi ziren eta sei-zazpi urteren ondoren, hasieratik ezarrita zuten helburua beteta, Presoen Euskara Irakasleen Taldeak utzi egingo du jarduna. Hasiera urteak nola izan ziren, eta izan duten garapena kontatzera etorri dira Arkaitz Zarraga eta Aitziber Balanzategi irakasleak.

Gainera, espetxe barruan euskara klaseak jaso dituen Egoitz Coto ere izan dugu estudioan bere esperientziaren berri ematen.