Itxi

Zurekin Bat

Zurekin Bat

Zurekin Bat

ETB1 eta eitb.eus

"Zurekin Bat" lehiaketak zakua banatu du estreinakoz: 51.198 euro

EITB Media

Upeide taldeak eraman du saria, Ainhoak Etxebarriak aurkezten duen lehiaketaren 102. atalean. 27 egunez egon da Upeide programan, bi txandatan: hasierakoan Aitor, Gari, Beñat eta Ixak; eta bigarrenean Aitor, Gari, Beñat eta Arrieta. Haiekin batera, azken txanpan, Roxa X furbya ere.

1:16
Upeide taldea, Ainhoa Etxebarriarekin batera, garaipean ospatzen

Asteazken honetan, martxoak 16, EITBko "Zurekin Bat" lehiaketaren lehen zakua eraman du Upeide taldeak: 51.198 euro. Ainhoa Etxebarriak aurkeztuta, galdera-erantzun formatuko saioa da, eta lau kideko bi talde aritzen dira gauero lehian.

Eskoriatza eta Aretxabaletako hainbat gaztek osatzen dute Upeide, eta denak dira musikariak. Bakoitzak bere musika talde propioa du, baina denek batera Upeide Elektrotxaranga (edo Elektropatxanga) muntatu nahi zuten, eta amets horrekin aurkeztu ziren lehiaketara. Beraz, horretarako erabiliko dute astez aste irabazitako ia 8000 euro51.198 euroko boteaz aparte, noski.

Guztira, 27 egunez izan da Upeide programan, bi txandatan: hasierakoan Aitor, Gari, Beñat eta Ixak; eta bigarrenean Aitor, Beñat, Gari eta Arrieta. Beraz, orotara, bost gaztek osatu dute taldea. 21-26 urte bitartekoak, horietako lauk Fisika ikasi dute; Garik, berriz, Ikus-entzunezko Komunikazioa. Saio guztietan Aitor izan da taldearen liderra. Finkapen fase oso onak egin dituzte, eta "pleno" asko egin ere; hau da, 10 hitzak hainbatetan asmatu dituzte. Arrastoetan ere oso fin ibili dira.

Azkenean, lehiaketaren 102. atalean finalera iritsi eta asmatu dute azken supergaldera: Zenbat pertsona daude "Azken Afaria" margolanean?

Upeide taldeko hiru kide

Upeide taldeko hiru kide

Roxa X, seigarren lehiakidea

Aurrera egiteko sailkatuta egonda ere, taldeak lehiaketa utzi behar izan zuen, baina bueltatuko zirelakoaren erabakiarekin. Hala egin zuten otsaila erdialdean, eta bigarren aldi honetan furby bat ere eraman zuten platora: Roxa X. Izan ere, Ainhoak esana zuen beti nahi izan duela furbya izan. Hala, saiora eraman zuten furbya, zakua eramanez gero Roxak berak erabaki zezan geratu edo ez. Aste hauetan platoan ikusi izan dugu, batera eta bestera.

100 ataletik gora egin ditu "Zurekin Bat" saioak

Joan zen irailean estreinatu zen "Zurekin Bat" lehiaketa ETB1en, eta aste honetan bertan egin du 100. saioa.

Orain arte, hainbat talde ibili dira lehian, baina bakarrak lortu du zakua. Hori bai, bada Upeide taldekoek bezainbeste denbora egin duenik ere. Izan ere Zanpantzarrak taldeak ere 27 programa egin zituen, eta 6226 euro eraman ere. Gainera, zarauzatarrak dira finkapen fasean diru gehien irabazi dutenak: 710 euro. Ordurarte botea eramateko zorian egon direnenen artean ere baditugu Azpeitiako Korrale (12 saioa eta 2170 euro) eta Arratiako Txekorrak (9 programa eta 2677 euro).

Ainhoa Etxebarria, 'Zurekin Bat' saioan

Ainhoa Etxebarria, "Zurekin Bat" saioan

Hala, sendo eusten dio egunerokoari "Zurekin Bat" saioak, Ainhoa Etxebarria eskutik, Euskal Telebistak udazkeneko denboraldi honetan egin duen apustu garrantzitsuenetako batean. Kultura orokorra, entretenimendua, laguntasuna, umorea, freskotasuna eta hurbiltasuna oinarri, lehiakide gazteek osatutako taldeak erakartzeko gai izan zen lehiaketa batean.

"Zurekin Bat" lehiaketa astelehenetik ostegunera dugu ikusgai, 21:30en, ETB1en eta eitb.eus-en.