Ivan Requejo
10 urterekin murgildu zen musika munduan. Orain, musika pedagogiako ikasketak amaitzen ari da Musikenen, eta, aldi berean, hainbat taldetan jotzen du.
Ivanentzat aukera paregabea da "Ztanda"n aritzea. Iaz ikusi zuen saioa, eta asko gustatu zitzaizkion abestien aukeraketa zein barietatea, eta baita emanaldiak muntatzeko modua ere. Hori dela eta, ez zuen zalantzarik egin eta online castingera aurkeztu zen. Eta pozarren dago, Golden ticketa eskuratu baitu, bere esanetan, baten bati nola abesten duen gustatu zaiolako.
Ivanek dio asko duela ikasteko. "Ztanda"n, coachen irakaspenak jasotzeko irrikaz dago, eta gainerako lehiakideak ezagutzeko gogoa du, haiengandik ere izango baitu zer ikasi. Haren ustez, lagunak egiteko aukera ezin hobea da, eta prest dator esperientziaz disfrutatzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa