Naroa Iglesias

Naroa Iglesias

Naroa
Naroa
Adina: 18 urte
Lekua:Laukiz
Naroa Iglesias

Naroa Iglesias 18 urteko laukiztarrak gogoko du euskaraz abestea, batik bat "Go!azen" telesaileko abestiak. Miriam Rodríguez, Vanesa Martín eta Danae Riaño nabarmentzen ditu abeslari gisa. Bestalde, ETS eta Zetak dira bere talderik gogokoenak.

Pop eta rock doinu lasaiak atsegin ditu. Musika eskolan, pianoa jotzen ikasi zuen. Anaiak, Eleder Iglesiasek ("Go!azen"eko aktorea), esaterako, saxofoia jotzen du.

Duela bost urte murgildu zen musikaren munduan. Eskola jazarpena jasan zuen, eta, une hartan, bere sentimenduak musikaren bidez azaleratzen zituela konturatu zen. Arrazoi horregatik hasi zen kantuan. "Harrapazank" egitasmoan hartu zuen parte, eta bertan aldarrikatu zuen norbere ametsak gainontzekoen iritziak alde batera utzita lortzen direla.

Musikazalea izateaz gain, kirolzalea ere bada. Eskubaloia eta judoa praktikatzen ditu.