Leila Askaso
19 urteko gaztea Errenteriako Beyonce izateko prest dago. Ez du instrumenturik jotzen, ahotsa baita bere instrumentu bakarra. Hori bai, gitarra, tronpeta eta beste hainbat instrumenturen doinuak egin ditzake ahotsa erabilita.
Bi kontzertu eman ditu orain arte, eta eszenatokian sentitu duena ezin du hitzez deskribatu. Bere esanetan, abestea da txikitatik hobeto egin duena, gehien asebetetzen duena, eta horregatik aurkeztu da "Ztanda"ra, Errenteriako hurrengo Beyonce izateko.
Hala, musika estilo ugari ditu gustuko: Rhythm and Blues, soul, rock, reggae, jazz eta pop doinuak, esaterako. Rihanna, Nicki Minaj, Naty Peluso, Rosalia, Kayne West eta, jakina, Beyonceren jarraitzailea da.
Bestalde, dantzan ere ongi moldatzen da taula gainean. Klaseak jaso ditu, eta hip hop, funky eta dantza garaikidea ikasi ditu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa