lehenengoak
Salda egiteko osagai guztiak presio-eltzean sartu, urez estali, tapa jarri, sutan jarri eta tutua igotzen den momentutik 30 minutuz egosi. Bitartean, pipermorroa olioz igurtzi eta labean jarriko dugu erretzen 180 °C-tan 15-20 bat minutuz. Pipermorroa eginda dagoenean, zuritu, zati luzeetan moztu eta erregosten jarri oliba olioarekin eta baratxuri-atal pare batekin zartagin batean.
Tipula bat eta porrua xerra finetan moztu eta zartagin batean erregosten jarriko ditugu oliba olio txorrotada batekin. Behi xerrak gatzez eta piperbeltzez ondu, arrautza-irinetan pasatu eta oliotan frijitu. Tipula eta porrua erregosita daudenean, xerrak gainean jarri eta garagardoarekin eta salda pixka batekin busti. Irakiten hasten denean, su ertainean jarri eta utzi irakiten likidoa lurrundu arte.
Ogi bat erditik ireki, xerrak barruan sartu eta bukatu pipermorro atal batzuekin.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa