lehenengoak
Ura lapiko batean berotzen jarri gatz pixka batekin, eta epela dagoenean, arto irina botako diogu apurka-apurka, euri moduan, harik eta ore lodi bat izan arte.
Ordu bat izan behar dugu ore hau sutan uneoro egurrezko koilararekin eraginez krema fin bat lortu arte. Batzuek azukrea botatzen diote puntu onetan. Jarraian katiluetara pasa eta utzi hozten.
Jateko garaian, esnea berotu eta morokil gainera botako dugu, gura denean koilararekin jateko. Nahi izanez gero, eztia edo kafea gehitu ahal diogu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa