Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Miniaturak

Kinoa porrua eta otarrainxkekin eta seitana barazkiekin
Kinoa porrua eta otarrainxkekin eta seitana barazkiekin
Osagaiak
  • -Kinoa, edalontzi bat
  • -Porru bat
  • -Bi azenario
  • -Brokolia
  • -Otarrainxkak
  • -Baratxuri bat
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • -Tipula bat
  • -Lekak,eskukada bat
  • -Seitana, 100 g
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

GONBIDATUA:

Gorka Gereño, sukaldari makrobiotikoa.

NOLA EGIN:

-Hasteko, barazkiak garbitu eta zati txikietan ebaki.

-Lapiko bat berotu, oliba-olio pixka batekin. Barazkiak erregosten utzi eta gero, otarrainxkak gehitu.

-Eginda dagoenean, ura bota. Irakiten hasten denean, kinoa gehitu. Tapa jarri eta 20 minutuz erregosten utzi.

-Seitana eta barazkiak egiteko, tipula zati txikietan ebaki eta olio pixka batean erregosi. Eginda dagoenean, azenarioa eta lekak gehitu.

-Seitana laukietan ebaki eta aurrekoari gehitu. Tapa jarri eta 20 minutuz erregosten utzi, su motelean.

-Azkenik, plater berdinean elementu biak batu.