Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Tomatea algekin beteta
Tomatea algekin beteta
Osagaiak
  • - Dulse alga, 5g
  • - Wakame alga, 5g
  • - Arto goxo aleak, 50g
  • - Oliba beltzak, 50g
  • - 2 barrengorri
  • - Sagar bat
  • - Albaka hostoak
  • - Oliba olioa
  • - Soja saltsa
Prestaketa

- Zailtasuna: Erraza

- Kostua: 1-3 euro

- Kaloriak: 165 kcal

GONBIDATUA:

Silvana Huegun

NOLA EGIN:

- Tomateak zuritu, erdibitu eta barrena hustu.

- Beste osagai guztiak zatitu eta ongi nahastu katilu batean oliba olioarekin eta soja saltsarekin. Dulse algak pusketatan, Wakamea tira luze eta finetan, barrengorriak fin-fin eta sagarra ere xerra finetan.

- Tomateak bete eta gainetik albaka bota, fin zatituta.