Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Txipiroi tallarinak arrautza barru-betearekin
Txipiroi tallarinak arrautza barru-betearekin
Osagaiak
  • - Txipiroiak (600 g)
  • - 3 Tipula (1 kg)
  • - Piper berdea (200 g)
  • - Tomate saltsa (300 g)
  • - 2 baratxuri-ale
  • - 2 arrautza
  • - Txipiroi tinta
  • - Olioa eta gatza
  • - Irin pixka bat
  • - Arrain fumeta
Prestaketa

- Zailtasuna: Ertaina

- Kostua: 4-6 euro

- Kaloriak: 500 kcal

GONBIDATUA:

Irati Anda

NOLA EGIN:

Txipiroiak garbitu eta gorputzak fin-fin ebaki. Gorde.

Baratxuriak, tipula eta piper gorria julianan zatitu eta sueztitzen jarri. Gehitu bertara txipiroi garroak eta utzi egiten.

Atera txipiroi garroak, irin pixka bat bota barazkiei, ondo nahastu eta gehitu bertara tomate saltsa, txipiroi tinta eta fumeta. Utzi saltsa goxo-goxo egiten.

Saltsa birrindu eta iragazi.

Film papera hartu eta katilu baten laguntzarekin, arrautza eta txipiroi garro poltsatxoak egin.

Arrautza poltsatxoak uretan egin eta txipiroi gorputzak baratxuriarekin salteatu.

Plateraren azpian txipiroi saltsa jarri, erdian arrautza eta arrautzaren inguru guztia txipiroi tallarinekin bukatu.