Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Banillazko izozkia
Banillazko izozkia
Osagaiak
  • Esnea - litro bat eta erdi
  • Arrautza-gorringoak - 12
  • Azukrea - kilo erdi
  • Kanela - 1
  • Banilla-zotzak (8) edo banilla-hautsa (iritzira)
Prestaketa

Lehenik eta behin, jarri esnea irakiten, kanelarekin eta banilla-zotzarekin batera.

Ondoren, arrautza-gorringoak azukrearekin irabiatuko ditugu (banilla-hautsa erabiliz gero, irabiatu orain).

Esnea irakiten hasitakoan, bota arrautzak eta irabiatu guztia ongi, ondo disolbatu arte. Utzi hozten. Hozten denean, sartu izozkiak egiteko makinan, eta utzi han ordubetean.