Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Zurrukutuna
Zurrukutuna
Osagaiak
  • Osagaiak, 4 lagunentzat:
  • - Oliba olioa, 1 dl
  • - Baratxuri-aleak, 3
  • - Bakailao papurtua eta gatzgabetua, 2 edo 3 zati
  • - Zopako ogi bat
  • - Txorizeroak, 3 (azalik gabe)
  • - Pipermin bat
  • - Arrautza galdarraztatu bat
  • Egilea: Azpikoetxe jatetxea, Legazpi
Prestaketa

Kazola batean, dezilitro bat olio jarri eta hiru baratxuri-ale. Sueztitu eta gero, sutatik baztertu. Olioa epela dagoenean, bakailao papurtua gehitu eta loditu, pil-pila egingo bagenu bezala.

Zopakoa zatitu, zartaginean salteatu eta kazolara gehitzen joan. Saldarekin busti, ogia murgilduta geratu arte, eta irakiten jarri su txikian.

Txorizeroa gehitu, eta, nahi izanez gero, bi pipermin eta tomate saltsa.

Zopa bakarrik zerbitzatzen da, arrautza galdarraztatu batekin edota, nahiago bada, arrautza irabiatu batekin nahasturik.