Errezetak
Hasteko, berakatza edo baratxuriak laminetan zatitu. Piper berdea ere zatitxotan egin eta berakatzareki batera sueztituko dugu olio berotan. Behin puntuan daudela pikilo piparra eta tomate saltsa naturala gehitu. Su baxuan bost minutuz egon eta gero, bakailao apurrak nahasiko ditugu eta beste hamar minutuz sutan edukiko dugu.
Bitartean, alberjiniak erditik moztu eta garbitu behar dira. Gurin apur bat gainean jarri eta labean sartuko ditugu 200ºtara, hamar minutuz, goruntz begira.
Ondoren, alberjiniak hustu eta bakailao eta piper nahasiarekin beteko ditugu, gainean gazta birrindua jarriaz.
Amaitzeko berriz ere labean sartu 200ºtara zazpi minutuz.
NOLA AURKEZTU
Aurkezpenerako, porru frijitua eta pikilo piper marmeladaz apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa