Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Tomate, antxoa, gazta eta izokin tosta
Tomate, antxoa, gazta eta izokin tosta
Osagaiak
  • - Ogi txigortua
  • - Brie gazta
  • - Izokina
  • - Tomate xerra
  • - Antxoa
  • - Olioa
  • - Gatza
  • - Ozpina
  • - Perrexila
  • - Baratxuria
  • Egilea: Plazape taberna, Beasain
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehenik eta behin ogia moztu eta txigortu egingo dugu.

Ondoren gazta ogiaren gainean jarri, eta honen gainean izokina jarri behar da. Segidan, tomate xerra pare bat moztu eta izokinaren gainean ipini.

Azkenik, antxoa pare bat jarri daitezke tomate xerren gainean.

Errezetarekin bukatzeko, binagreta gainetik bota, zapore berezia emateko.