Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Txerri saiheski pintxoa
Txerri saiheski pintxoa
Osagaiak
  • - Txerri saiheskia
  • - Urteko ardo beltza
  • - Tipula
  • - Azenarioa
  • - Porrua
  • - Iltzea
  • - Piperbeltza
  • - Patata
  • - Maldon gatza
  • Marakuia-esentzia egiteko:
  • - Marakuia, 1,5 kg
  • - Gatza,400 g
  • - Ura, 400 ml
  • Egilea: Kikara taberna, Beasain
Prestaketa

NOLA EGIN

Txerri saiheskia urez gainezka dagoen lapiko batera bota, eta ardo beltz botila bat, bi tipula, azenario bat eta porru bat gehitu. Behin denak garbiak eta moztuta daudenean iltzea eta piperbeltza bota. Sahieskia lau orduz egosi eta salda hoztu arte itxaron behar da.

Ondoren, labeko xafla batean hezurgabetu eta paper film baten gainean zabaldu. Gero, hozgailuan eduki hoztu arte.

Behin hoztu eta gogortu denean, sahieskia portziotan zatitu eta plantxan markatu lau minutuz alde bakoitzetik.

NOLA AURKEZTU

Brotxa baten laguntzaz, plater bat marakuia esentziarekin margotu, sahieski zatia gainetik jarri eta gatza bota. Labean eginiko patata batzuk gehituko dizkiogu guarnizio modura.