Errezetak
NOLA EGIN
Ketchupa egiteko: Azukre beltza ozpinarekin urtu eta tomate naturala gehitu testura egokia izan arte.
Idiazabal airea egiteko: Idiazabal gazta esnetan urtu, epeldu eta lezitina gehitu. Turmixarekin idiazabal airea sortu.
Saltxitxa egiteko: Alde batetik, legatza txiki txiki egin behar da. Bestetik, tipula eta baratxuria su eztitu, eta kolorea hartu aurretik fumeta gehituko diogu. Irakitean, ogi birrindua bota eta legatzarekin, plaktonarekin eta perrexilarekin nahastu.
Pare bat orduz utzi eta, gero, masa galkatu, inbutu baten laguntzaz, heste barruan.
NOLA AURKEZTU
Ketchup malko bat jarriko dugu platerrean, saltxitxa plantxan egin eta ketchuparekin jarri, idiazabal airea egin eta saltxitxaren gainean ipini.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa