Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Bakailao konfitatua onddo beltz krematsuarekin
Bakailao konfitatua onddo beltz krematsuarekin
Osagaiak
  • Bakailaoa
  • Bakailao solomo gatzgabetua
  • Olioa
  • Baratxuria
  • Boletus krematsua:
  • Onddo beltz freskoak edo deshidratatuak
  • Esne-gain likidoa
  • Gurina
  • Tipula
  • Gatza
  • Ura
  • Porru kurruskaria:
  • Porruak, juliana erara
  • Gatza
  • Egilea: Illuntze kafetegia, Laudio
Prestaketa

NOLA EGIN


Bakailao konfitatua:

Bakailaoa konfitatzeko baratxuri-ale zurituak oliotan jarri eta solomoak olio berberean estalita utzi, 45 minutuz.

Denbora agortzean, bakailaoa iragazki. Soberan dagoen olioa jaso eta gorde.

Boletus krematsua:

Boletusak ordubetez ur berotan hidratatzen utzi ostean, ura iragazki eta soberakina gorde.

Kazola batean tipula zatitua jarri, aurretik xukatutako boletus hidratatuak eta gurina gehitu, dena 10 minutuz frijitu.

Boletusak hidratatzeko salda gehitu eta beste 10 minutuz kozinatu. Esne-gaina bota eta 3 minutu gehiago utzi.

Tenperatura jaistean, dena txikitu testura fin bat lortu arte.

Porru kurruskaria:


Porru tirak irindu, arrautzeztatu eta gehiegizkoa kendu. Olio berotan frijitu. Porrua kurruskari dagoenean, atera eta gatza gehitu.

 

Aurkezpenerako, gaztaina marmelada pixka bat jarri eta gainean, boletus krematsua, eta baita bakailaoa ere. Platera edertzeko Porru kurruskaria ipini.

Pil-pil malko batzuk eta txipiroi saltsa beltz pixka bat jarri azken ukitua emateko.