Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Hegalabur tartarra
Hegalabur tartarra
Osagaiak
  • Tartarra egiteko:
  • -Hegalabur trontzoa
  • -Arrautza
  • -Limoia
  • -Tipulina
  • -Piperbeltza
  • -Erromero-eztia
  • -Soja-saltsa
  • -Oliba-olioa
  • Guakamolea egiteko:
  • -Ahuakatea
  • -Tipula
  • -Tomatea
  • -Limoia
  • -Gatza
Prestaketa

NOLA EGIN

Hegalaburra kubotan zatitu ostean, gatza, piperbeltza, tipulina, arrautza eta limoi apur bat gehituko dizkiogu. Guztiak ongi nahastuta gelditu behar du.

Guakamolea egiteko, tipulina eta tomatea txikitu behar dira, lehendik zuritutako ahuakatearekin nahasteko. Gatza eta limoia gehitu eta krema baten testura eduki arte irabiatuko dugu.

Flan-ontzi baten oinarrian guakamolea jarriko dugu, gainean hegalaburra eta hozkailuan edukiko dugu ordu betez. Bitartean, arrautza gorringoa soja gainean ipini eta 6 orduz hozten utziko dugu, eta ostean beste bi ordu izotzgailuan.

NOLA AURKEZTU

Aurkezpenerako, tartarra flan ontzitik irauli eta soja ongarria gehituko diogu. Amaitzeko, gorringoa jarri eta baita tipulin zati bat ere.