Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Langostino bilkaria
Langostino bilkaria
Osagaiak
  • - Otarrainxkak
  • Bilkarirako:
  • - Azenarioa
  • - Kuiatxoa
  • - Otarrainxkak
  • - Brick pasta
  • Saltsarako:
  • - Soja
  • - Modena ozpina
  • - Ziapea
  • - Eztia
  • - Azukrea
  • Egilea: Erkiaga taberna, Lekeitio
Prestaketa

NOLA EGIN

Batetik, azenarioa eta kuiatxoa arraspatuko ditugu eta, aldi berean, otarrainxkak zurituko ditugu.

Brick pasta zabaldu eta lehenagotik arraspatutako hiru osagaiak sartuko ditugu. Brick pastarekin bilkari bat egingo dugu eta, jarraian, frijitu egingo dugu.

Beste aldetik, saltsa gazi-gozoa prestatzen joango gara. Honetarako, soja, modena, ziapea, eztia y azukrea erabiliko ditugu.

Saltsa prest dagoenean, bilkariari botako diogu.