Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Patata tortila
Patata tortila
Osagaiak
  • - Arabako patata 3 kg
  • - Tipulina 0,5 kg
  • - Piper berdeak 2
  • - Piper gorriak 1
  • - Olioa
  • - Gatza
  • - Arrautzak 15
Prestaketa

NOLA EGIN

Hasteko, olioa berotzen jarriko dugu eta, oso beroa dagoenean, patatak bota eta frijituko ditugu gorritu arte.

Segidan, aurretik sueztitutako tipulina eta piperrak gehituko dizkiogu eta beste 10 minutu utzi sutan.

Ondoren, olioa kenduko diogu nahasketari, iragazki bat erabili dezakegu horretarako. Nahasketa berriz zartaginera botako dugu, arrautza irabiatuak gehituko dizkiogu eta bi aldeetatik egingo dugu tortila.