Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Azpizun pintxoa
Azpizun pintxoa
Osagaiak
  • – Behi zaharraren azpizuna
  • - Piper berdea
  • - Maldon gatza
  • - Ogi puska bat
Prestaketa

NOLA EGIN

Behi zaharraren 40 gramo inguruko azpizun puska bat hartu eta su bizian markatuko dugu alde bietatik, barrutik gordinik baina bero egon dadin.

Behin sutatik aterata, gorritutako piper berde zati bat jarriko diogu gainetik. Bukatzeko, Maldon gatza botako diogu eta ogi puska baten gainean aurkeztuko dugu.