Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Bizi-bixi entsalada
Bizi-bixi entsalada
Osagaiak
  • – Kantauri itsasoko hegaluzea
  • - Ibarrako piparrak ozpinetan
  • - Getariako antxoak gatzunetan
  • - Garaiko tomatea
  • - Piper gorria
  • - Piper berdea
  • - Tipula ondo xehetua
  • - Oliba olioa
  • - Ozpina
  • - Gatza
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehendabizi hegaluzea egosiko dugu ur gatzatutan hiru minutuz, eta ondoren ur hotzarekin hoztu eta zatituko dugu.

Tomatea xerra finetan moztu eta platerean ipiniko dugu. Gainean, hegaluzea, antxoa eta ibarrako piparrak jarri behar dira.

Bestalde, ozpin-olio bat egin behar da piper gorri, piper berde eta tipularekin: barazkiak hartu eta ondo xehetu, oliba olioa, ozpina eta gatza gehitu eta azkenik dena irabiatu goilare batekin.

Amaitzeko, ozpin-olioa pintxoaren gainetik zabaldu.