Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Txibierroak
Txibierroak
Osagaiak
  • Pota (txibi handia)
  • Gaseosa, 1l
  • Irina, 1 kg
  • Legamia 2 1/2 sobre
  • Kolorantea
  • Gatza
  • Ogia
  • Limoia
  • Egilea: Joshemari, Zarautz
Prestaketa

NOLA EGIN

Lehenik, frijigailua berotu behar dugu. Berotzean, pota izozkailutik atera eta pixkatean urtzen utziko dugu. Biguntzen hastean xerratu bukaera arte eta uretan utzi den-dena urtzen. Gero iragazi eta ondo sikatu paperarekin, frijigailuan olio saltorik izan ez dezagun. Eta ondo gatzatu.

Hori guztia egindakoan tenpura prestatzen da. Lehenik, bi sobre eta erdi legami ontzi batera bota. Ondoren, gaseosa litro bat eta kolorante pixka bat (goilarekada txiki baten neurria), gero tostatu kolorea izan dezaten. Eta ondoren pixkanaka irina bota eta nahasten joan eskuko irabiagailua erabiliz. Horrela, segi gutxi gora-behera 850 gramo inguru bota arte. Azkenik, tenpura ere gatzatu egin behar dugu.

Jarraian, prestatutako txibiak ondo busti tenpuran eta banan-banan eutsiz poliki-poliki frijigailura botatzen joan. Ikustean kolore tostatua hartzen ari direla buelta eman beste aldea ere egin dadin eta gero kanpora.

NOLA AURKEZTU

ogi xerratua eta xigortua ipini eta limoi zatitxo batekin aurkeztu.