Errezetak
NOLA EGIN
Lehenik, ogia tostatu, xehetu eta urdaiazpiko zati txikiekin nahastuko dugu. Segidan, patata, panadera eran moztuta, oliotan konfitatuko dugu.
Legaz solomo bat zatituko dugu, irin eta arrautzetan pasako dugu eta frijitu egingo dugu. Eta ondoren piperra frijituko dugu.
Azkenik, ali oli saltsa suabea olioa, esnea eta baratxuri pixkat nahastuz egingo dugu.
NOLA AURKEZTU
Azpian ogi xehetua ipiniko dugu, gero patata panadera bat eta legatz zati bat, eta honen gainean piperrak jarriko ditugu gurutzatuta. Azken ukitua ali-oli apur batekin emango dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa