Errezetak
NOLA EGIN
Alde batetik, patata egosia xehetu txipiroi tintarekin nahasiz, pintxoaren basea egiteko, eta base hau molde batean sartuko dugu. Gainean, piper berdea, gorria eta tipularekin eginiko piperrada jarriko diogu.
Beste alde batetik, txipiroiak plantxan egin ondoren, makiltxo batean ziztatu eta basearen gainean jarriko dugu.
NOLA AURKEZTU
Platerean aurkezteko, txipiroi tintaren saltsa eta etxeko tomate eta piperrarekin egindako saltsa bereziaz dekoratuko dugu eta ogi xigortu zati bat jarriko diogu ondoan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa