Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Bikote pintxoa
Bikote pintxoa
Osagaiak
  • Ogia txigortua
  • Piper gorria
  • Piper berdea
  • Bokarta
  • Antxoa gatzarekin
  • Patata prejitua
  • Piperrada
Prestaketa

NOLA EGIN

Hasteko bokarta ardo zuriko ozpinetan sartuko dugu 24 orduz gatz pixka batekin.

Ondoren, piper gorria eta piper berdea egingo ditugu eta ogi xerra bat xigortuko dugu.

Horrez gainera, patata bat xaflatan egingo dugu eta frijitu egingo ditugu.

 

NOLA AURKEZTU

Xigortutako ogi xerraren gainean, piper gorri eta piper berde zati bat jarriko ditugu elkarren ondoan, erdia eta erdia.

Segidan, oliotan ondutako antxoa eta ozpinetan egondako bokarta xerra bana jarriko ditugu gainean, hauek ere elkarren ondoan.

Gainean, frijitutako patata xafla bat jarriko dugu; eta ondoren piper gorri eta berde zatitxoak gehituko dizkiogu.

Azkenik, olioa, perrexila eta baratxuria nahastu, eta gainetik botako diogu pintxoari.