Miniaturak
NOLA EGIN
Atun solomoak plantxan pasako ditugu eta shoyu saltsatan sartuko ditugu bi orduz, marinatu daitezen.
Ondoren, platerean jartzeko nahi dugun forma emango diegu: zati bat nori algarekin bilduko dugu, beste bati sesamoa botako diogu eta hirugarren zatia bere horretan utziko dugu.
Tartarea egiteko, atuna concasse modura moztuko dugu eta hauek gehituko dizkiogu: ahuakatea, tomatea, txalota txiki txiki eginda, arrautzaren gorringoa eta shoyu saltsa.
NOLA AURKEZTU
Tataki desberdinak plater gainean jarriko ditugu (nori algan bilduta dagoen tatakia tenpuran sartu eta frijitu dezakegu).
Tartarearekin gauza bera egingo dugu. Geratzen diren osagaiak platera gatz-ozpintzeko erabiliko ditugu. Horrela platera apaindu eta kontrapuntua emango diogu.
ZEIN EDARIREKIN HARTU
Bloody Mary sorbete batekin hartuko dugu plater hau. Martini kopa batean aurkeztuko dugu eta edariari alga codium, ostra horria, oliba-olioa eta gatza malutak gehituko dizkiogu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa