Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Bieira eta maskarada testura sandwicha
Bieira eta maskarada testura sandwicha
Osagaiak
  • Txerri azal melatua, 20 g
  • Bieira, 10 g
  • Urdai lurrindua, xerra fin bat
  • Gatza, 40 g
  • Azukrea, 60 g
  • Amarantoa, 15 g
  • Zainzuri zuri bat
  • Ziape berdea, 5 g.
  • Egilea: Baserri Berri, Iruña
Prestaketa

NOLA EGIN

15 orduz deshidratatuko dugu azala, 70º C-tan. Horren ostean, 180º C-tan erreko dugu.

Bieira azukretan eta gatzetan marinatuko dugu 20 minutuz. Marinatuta dagoenean, uretan garbitu eta ziape berde eta boilur olioarekin ondu.

Zartaginean jarriko dugu amarantoa. Su geldoan egin behar da puzten hasi arte.

Limoiak aluminio paperean bilduko ditugu eta ikatzetan erreko ditugu ordubetez.

Urdai lurrindua izoztu eta makinaz baliatuz ahalik eta zati finetan zatiko dugu.

Zainzuriak azukre eta gurinarekin batera hutsean kozinatuko ditugu 30 minutuz, 90 gradutara.

Bieira eta zainzuria mostaza eta olio trufarekin gatzozpindu eta ondoren zatitu.

NOLA AURKEZTU

Bieira eta zainzuriak txerri kurruskari gainean jarriko ditugu eta honen gainetik, urdai lurrindua. Azken hau sopletearekin pixka bat berotuko dugu. Azkenik, amaranto krispetak, limoi errautsak eta ernamuin batzuk botako ditugu gainetik.