Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Markalao pintxoa
Markalao pintxoa
Osagaiak
  • Pil-pila egiteko:
  • • bakailaoa, 80 g
  • • oliba olioa, 60 ml
  • • berakatz ale bat, txikituta
  • patatak, 100 g (xerratan)
  • plankton hidratatua, 100 g
  • Bakailao kurruskatua:
  • • ura, 100 ml
  • • irina, 85 g
  • • gatza
  • • plankton hidratatua, 1 koilarakadatxo bat
  • • Bakailao azala kurruskatuta
  • Kurruskaria Bizkaiko erara:
  • • irina, 50 g
  • • saltsa Bizkaiko erara, 50 g
  • • gatza
  • Planktona pil-pilean:
  • • pil-pila, 20 g
  • • plankton hidratatu apur bat
  • • saltsa Bizkaiko erara, 4 tanta
  • 4 pil-pil tanta, baratxuri beltzarekin eginda:
  • • pil-pila, 20 g
  • • baratxuri-ale bat
  • • txibia tinta
  • 4 gorringo tanta, olioarekin egindako emultsioarekin
Prestaketa

NOLA EGIN

Arintasunez, bakailoa konfitatu egingo dugu, barrukaldetik urtsu utzita. Hau egindakoan, bakailoa kendu beharko dugu.

Geratzen den olioa eta gelatina mini pymer batetik pasatu ondoren, pilpil saltsa loditua lortuko dugu.

Pintxoaren alde kurruskaria lortzeko, ura irinarekin, planktonarekin eta gatzarekin batuko dugu.

Brotxa batekin, paper sulfurizatu baten gainetik pintzela pasatuko dugu eta, bakailao azal-xehatuarekin hautseztatuko dugu. Nahasketa hau paper berdinarekin frijituko dugu, gorritu arte. Gorritutakoan, frijigailutik aterako ditugu eta paper-azaletik bereiziko dugu. Den-dena, gerorako gorde egin beharko dugu.

Ekintza guztia, bizkaitar-erako kurruskaria egiteko errepikatuko dugu.

Bakailoa termomixean botako dugu, xukatutako ogiarekin eta hidratatutako planktonarekin batera, nahasketa homogeneo bat irten arte.

Gatz-kopurua zuzendu.

NOLA AURKEZTU

Termomixetik ateratako nahaste honekin eta kurruskariekin, hostopila muntatuko dugu, bizkaitar-erako kurruskaria erdian jarrita.

Harri baten oinaldean jarriko dugu dena eta apaingarri gisa, plankton-pilpila, aliolia, berakatz edo baratxuri beltza eta gorringo emultsionatua jarriko ditugu.