Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Sardina ketua
Sardina ketua
Osagaiak
  • Sardina ketua
  • Itsas-plakton mahonesa
  • Wakame alga Sesamoarekin
  • Arrain hegalariaren arrabak
  • Trufa beltzez eta oliba beltzez egindako tapenadea
  • Baratzeko tomatea
  • Oliba-olio birjina estra
  • Lore jangarriak (pentsamendua)
Prestaketa

NOLA EGIN

Pintxoak hainbat elementu ditu eta bakoitza bere aldetik prestatu behar da hasteko.

Sardina egurrekin ketu behar da lehendabizi eta ondoren olio epeletan konfitatu.

Segidan itsas-plakton iofilizatua erabiliko dugu eta mahonesarekin nahastuko dugu.

Hurrengo pausua urre koloreko oliba olioa egitea izango da. Horretarako jateko kolorantea hauts pixkat bat nahastuko diogu oliba olioari.

Wakame algari txigortutako sesamoa gehituko diogu.

Eta ondoren, bi tapenade egingo ditugu olioarekin: bat trufa beltzarena eta beste bat oliba beltzena.

 

NOLA AURKEZTU

Egin dugun mahonesa pixkat jarriko dugu plater batean, marrazki bat eginez; eta gainean wakame algarren ohetxo bat jarriko dugu. Ondoren, ketutako sardinak zatituko ditugu eta ohearen gainean jarri.

Horren gainean arrain hegalariaren arrabak jarriko ditugu.

Ondoren, platera apainduko dugu bi tapenadeekin, trufarena eta olibena. Eta baratzeko tomate zatitxoak ere jarriko ditugu.

Segidan, ketutako gatz apur bat eta lore jangarri batzuk botako dizkiogu eta amaitzeko, urreko koloreko olioarekin bustiko dugu dena.