Naufragoak
9. atalaren laburpena
Ainhoa kaleratuta, "Naufragoak"en bakarkako etapa berrian Mikelen kontrako azken guda galduta
EITB Media
Lehiakideek bakarka egin duten lehen abordatze proba, gazteluena, Josebak irabazi, eta Ainhoak galdu du amore emanda. Mikelen aurka egin duen azken guda ere galdu egin du azkoitiarrak; beraz, bera da 9. ataleko kanporatua.
-
Ainhoa kanporatuta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Lehiakideek bakarka egin duten lehen abordatze proba, gazteluena, Josebak irabazi, eta Ainhoak galdu du amore emanda. Mikelen aurka egin duen azken guda ere galdu egin du azkoitiarrak; beraz, bera da 9. ataleko kanporatua.
Cayo Terrerora heldu bezain pronto, naufragoek ustekabeko bat jaso dute: bosgarren uhartean, lehiaketa ezagutzen zuten bezala aldatu da eurentzat; bikotekako lana amaitu eta banaka jarraitu beharko baitute abenturan.
Ainhoak eta Xubanek osatutakoa abenturaren hasiera-hasieratik batera zegoen bikoteetako bakarra zen, baina bakarkako etapa berriak lehengusu-lehengusinen bikotea banatzea lortu du. Ainhoak bakarrik egin duen lehenengo proban, amore eman, eta, etsi-etsian, abordatzea galdu du banbu-makilara ezin igota ibili ondoren. Xuban lur jota utzi, eta abenturan jarraituko duen ala ez dudatan utzi du Azpeitiko Rocky Bereziartuak.
Bakarkako etapa berriaren hasiera ez da guztientzat albiste ona izan: Joseba eta Zuriñe malko artean banatu dira, baina Sopelakoari ez zaio batere gaizki atera bakarkako lehen abordatze hau, eta bera izan da gazteluaren proban garailea. Abenturan erosoago egoteko aukera eman dio irabazitako sariak.
Naufragoak Cayo Terreron utzi, eta Cayo Muertora abiatu da Ainhoa bere ustekaberako. Bertan, Mikelek hainbeste egunetan desiratutakoa gertatu da: ez da gehiago bakarrik egongo. Algortako naufragoak bere ordurik txarrenak pasa ditu Cayo Muerton, eta Ingeren mezuak zerbait poztu duen arren, Ainhoaren bisitak erabat indarberritu du. Baina azpeitiarraren agerpenak azken guda bat zekarren berarekin, eta Mikel izan da borroka horretako garailea.
Algortako naufragoa besteengana inoiz baino indartsuago bueltatzeko prest dago. Nola hartuko dute Terreron bere etorrera? Zer nolako harrera egingo diote?
Bakarkako etapa berri honek, harremanetan hainbat gora-behera ekarri ditu. Ilargiren eta Xabierren arteko harremana, adibidez, Arantzazukoaren umorearen araberakoa izaten da, eta atal honetan, haserrea izan da nagusi beraien artean.
Lurra ukitzeko gero eta gutxiago falta da, eta urduritasuna gero eta gehiago nabarmentzen da naufragoen artean.
Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.
"Naufragoak" sareetan:
Twitter: @naufragoak_eitb
TikTok: @naufragoak_eitb
Instagram: @naufragoak_eitb