Itxi

Mihiluze

Mihiluze

Mihiluze

APP berria

"Mihiluze" saioko azken proba zuzenean jokatu ahal izango da etxetik, Mihiluzeko apparen bidez

EITB Media

Astelehenean jarri zen martxan aplikazioa, eta horren bidez sariak lortzeko eta taldeak osatzeko aukera izango da. Appa jada deskarga daiteke IOS eta Android gailuetan, App Store eta Google Play dendetan. 

  • Ilaski Serrano eta Antton Telleria

    Ilaski Serrano eta Antton Telleria. Argazkia: EITB Media

Aurrerantzean, telebistako lehiakideak azken proba jokatzen ari diren unean proba berbera jokatu ahal izango da etxetik, Mihiluze aplikazioaren bidez.  Aplikazioa IOS eta Android gailuetan, App Store eta Google Play dendetan, deskarga daiteke. 

BAI EDO BAI da zakua eramateko aukera ematen duen azken proba. Horretan, bi galderari erantzun behar zaie: Hamaikakoa eta Urrezko Galdera. Hamaikakoan, hamaika kontzeptu azaltzen dira eta, galderari erantzunez, EZ edo BAI zutabean kokatu behar dira kontzeptuok. Urrezko Galderan, bestalde, bi erantzun zuzenak asmatu behar dira 11 kontzeptutatik, beste galdera bati erantzunez. Bi galderei ondo erantzunez gero, zakua irabazten dute lehiakideek.

Etxeko jokalariek, unea iristean, jokoa hastear dela adierazten duen mezua jasoko dute eta aplikazioan erantzun zuzen gehien eman eta denbora gutxien erabiltzen duenak jasoko du puntu gehien. Aste amaieran, sariak jasotzeko aukera izango dute (Mihiluzeko Motxila, botila, bozgorailua, poltsa eta abarrez osatutako sortak). Egunero ikusiko da zein den eguneko irabazlea, aplikazioan zein telebistan, baina saria asteko irabazleak baino ez du lortuko. Hau da, astelehenetik ostegunera bitartean puntu gehien lortu duen jokalariak eramango du opari sorta. 

Aplikazioko jokoa saioarekin batera aktibatuko den arren, saioa ikusi gabe ere jokatu ahal izango da edonondik. 

Aplikazioan, taldeak osatzeko aukera dago, eta bakoitzaren erantzunak eta puntuaketak ikusteaz gain, taldeetako rankingak ikusteko aukera ere badago, ranking orokorraz gain. 

"Mihiluze" saioa astelehenetik ostegunera ikus daiteke, 21:30etik aurrera, ETB1en, eitb.eus-en eta Nahieran atarian.