Joseba Arguiñano Sukalerrian
Gastronomia
Aitzol Atutxa aizkolaria izango da, 13:15ean, "Joseba Aguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Horrez gain, aurten jaiak ospatuko ez diren arren, Bilbotarrak taldeko kideekin kalejiratxoa egingo du Josebak.
-
Aitzol Atutxa Joseba Arguiñanorekin. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, abuztuak 27, Aitzol Atutxa aizkolaria izango da Joseba Arguiñanorekin sukaldean. Herri kirolez ez ezik, bere zaletasunez, oporrez eta egindako bidaiez ere hitz egingo digu oilarra porru eta ardo zuri saltsan prestatu bitartean. Dimako aizkolariak, gainera, Garena jatetxeko ikuspegi ederrez eta egundoko plateraz gozatzeko aukera eskainiko digu bertan.
Horrez gain, aurten jaiak ospatuko ez diren arren, Bilbotarrak taldekoekin kalejiratxoa egingo du Josebak alde zaharrean.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.