Miniaturak
Arkume orea
Bulgurra uretan hidratatu 10 minutuz eta gero xukatu. Tipula txikitu eta ontzi batean elkartu osagai guztiak.
Barruko nahasketa
Zartagin batean tipula eta baratxuria txikituta olioarekin erregosten jarriko dugu. Hori eginda dagoenean, txekor haragia txikituta gehitu, kanela hautsa, pinaziak txigortuta eta gatza.
Arkume ore eskukada hartu eta bola forma eman. Erdian zulo bat egin eta barruko nahasketaren koilarakada bat hartu, eskuekin itxi eta errugbiko baloiaren forma eman. Oliotan frijitu eta paperean xukatu.
Tahini saltsa eztiarekin
Osagai guztiak elkartu eta ondo nahastu.
Barazki salteatuak
Barazki guztiak juliana finean moztu eta zartagin bero batean olioarekin ondo gorritu. Bukaeran, soja saltsa pixka bat bota.
BUKAERA
Plater batean barazkiak jarri; gainean, arkume eta bulgur bolak eta, inguruan, tahini saltsa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa