Miniaturak
Babarrun hummusa
Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta turmixarekin txikitu, emultsioa bat egiteko bezala. Pastelgintzako mahuka batean sartu, eta hotzean gorde.
Olano odolki kroketak
Alde batetik, tipulina txikitu, eta oliotan gorritzen jarri. Beste aldetik, odolkiari azala kendu, papurtu, eta zartaginetik pasatu. Gurina lapiko batean urtu, eta irina bota; 5 minutuz sutan eduki, eta esnea pixkanaka gehitu; 10 minutuz irakiten eduki, eta, azkenik, tipula eta odolkia sartu, gatza eman, eta hotzean gorde. Hoztu ondoren, bolatxoak egin, eta birrineztatu.
Errezil sagar salteatua
Errezil sagarra zuritu, eta karratutxotan zatitu. Zartagin bero batean oliba olio pittin batekin salteatu, gorritu arte. Gerorako gorde
Bukaera
Plater luze batean, babarrun hummusa jarri, eta, ondoan, 3 odolki kroketa. Lore jangarri, Ibarrako piper eta sagar zati batzuekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa