Miniaturak
Hirugihar egosia:
Elkartu osagaiak salda bat balitz bezala, goratu irakina, eta sartu egosi beharreko hirugiharra. Jaso berriro irakina, eta sartu presio - eltzean ordu eta hogei.
Egosi ondoren, utzi hozten saldan bertan, eta, biharamunean, salda atera eta pisua jarri, zapal gera dadin.
Zapaldu ondoren, moztu takoak, eta egin zuloak azalean, olioa eta koipea ondo sar daitezen, eta gorritu alde guztietatik, azala nabarmenduz. Gorritu ondoren, sartu labeko grillean azala gorantz duela zenbait minutuz, azala kurruskaria gera dadin.
Gazta krematsua:
Sartu osagai guztiak ontzi batean, eta nahastu eskuekin, orea homogeneoa izan arte. Estali, eta gorde.
Piper emultsioa:
Osagai guztiak iarabiagailuarekin emultsionatu. Biberoi batean sartu.
Bukaera:
Gazta masarekin bolatxo txiki batzuk egin, zartaginetik pasa. Plateraren izkina batean jarri, eta ondoan hirugihar tako bat. Piper emultsio tanta batzuk jarri platerean, eta hirugihar gainean piper frijitu batzuk.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa