lehenengoak
Barazki salteatuak:
Barazkiak laukietan moztu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu ostean, gatza bota.
Patata eta arrautza krema:
Patatak uretan egosi. Arrautzak ur irakinetan sartu eta 6 minutuz egosiko ditugu. Zartaginean odolkia azalik gabe mamituta jarri eta gorritzen utzi noizean behin bueltak emanda. Patatak egosita ditugunean, puregailutik pasa eta gurin zatitxoa sartu eta nahastu. Bertara odolkia mamitua sartu eta nahastu. Arrautzak zuritu eta erditik moztu.
Perretxiko nahastea:
Perretxiko mota bakoitza bere aldetik egingo dugu:
Zizak eta marasmio jangarriak: eskuekin apurtu eta aluminiozko paperarekin bildu. Baratxuria, gatza eta olioa gehitu. Labean sartu 10 minutuz 180 ºC-an (esateko: graduAN). Onddoak xerratu eta zartaginean gorritu bi aldetatik. Ondoren, ontzi batean perrexila, baratxuria eta gatza olioarekin nahastu, birrindu eta onddoen gainetik bota. Karraspina tipulin erregosiarekin elkartuko dugu zartaginean gorritu ondoren. Ziza horia zartaginean salteatu baratxuri txikituarekin. Patata bat zuritu, makilatxo finetan moztu eta uretan garbitu. Lehortu eta ondoren, oliotan frijitu.
Bukaera:
Plater batean patata purea odolkiarekin zabaldu eta inguruan barazki salteatuak jarri. Erdian arrautza apurtua kokatu eta beste ontzi batean????/ bananduta .
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa