lehenengoak
Babak tipulinarekin
Babak uretan galdarraztatu. Zartagin batean tipulina txikituta erregosten jarri gurin pixka batekin. Ondoren, hirugiharra txikituta gehitu. Azkenik, babak gehituko ditugu eta sueztitu pare bat minutuan.
Otarrainxka krispetak
Otarrainxkak zuritu eta hirugihar xerra bakoitzarekin bildu. Gainetik piperrautsa, baratxuri hautsa eta olioa bota ostean ondo nahastu. Zartagin batera olio txorrotadatxo bat bota eta bertan ondo gorritu. Bukatzeko, gainetik eztia bota.
Patata, baratxuri beltz eta tipula krema
Tipula zuritu, juliana eran moztu eta zartaginean ondo gorritu olioarekin. Bitartean patatak uretan egosi, zuritu eta zatitu. Ontzi batean sartu eta bertara tipula ondo gorritua, baratxuri beltza, esnea eta gurina sartu eta gero, ondo txikitu. Gatza bota.
Otarrainxka maionesa
Eltze batean otarrainxka buruak sartu olioarekin estali arte eta berotzen jarri buruak egin arte. Iragazi eta hoztu maionesa egiteko. Ondoren, osagai guztiak elkartu eta maionesa egin.
BUKAERA
Plater batean babak jarri, albo batean patata, baratxuri beltz eta tipula krema eta beste aldean otarrainxka maionesa. Otarrainxka krispetak gainean ipini eta perrexil txikituarekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa