lehenengoak
Tirabequeak salteatuta
Zartagin batean tipulina eta baratxuria txikituta oliotan erregosten jarri. Ondoren, urdaiazpikoa txikituta gehitu. Tirabequeak egosi eta beste zartagin batera gehitu.
Zizak
Zizak uretatik pasa edo trapu heze batekin igurtzi eta eskuekin apurtu. Zartagin bat olioarekin ondo berotu eta bertan salteatu gorritu arte. Perrexila txikituta bota.
Patata krema
Patata zuritu eta uretan egosi. Ondoren, puregailutik pasa eta esne-gainarekin eta gurinarekin elkartu. Gatza bota eta, bukatzeko, oliba olio txorrotada bat.
BUKAERA
Plater sakon bat hartu eta inguruan patata krema luzatu, arbendol xerra txigortuta gainetik bota. Alde batean tirabequeak jarri eta beste aldean zizak. Erdian uretan epeldutako gorringoa eta ogi zatiak txigortuta gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa